Blogia
litteraemundi

CLIBLIK JARDUNALDIAK MAIATZA 2008 (II)

Argitalpen independientearen inguruko cliblik jardunaldietan, atzo euskal literaturaren eguna izan zen. Goizean Gorka Arresek, Susa Literatura argitaletxearen arduraduna, Armiarma proiektua aurkeztu zigun. 2001. urtetik aurrera, Susa euskal liburutegi nazional eta birtual baten proiektuari ekiten hasi zen. Proiektu hau interneten dago eta 10 webgune ezberdinek osatzen dute. Asmoa, euskal testu literario guztiak biltzea eta denontzat eskuragarri jartezea da. Momentu honetan XV. mendetik XX. mendearen 30 hamarkada arteko literaturaren gordailua batzen du Armiarmak 520 liburuekin eta aldizkari literarioen 8000 artikulu baino gehiago.

Azpiwebguneen artean batzuk azpimarratuko nituzke nik: basquepoetry.net-ek ia euskal poeta guztien poemaren bat dauka barruan, euskeraz, baina baita beste hizkuntzetara itzulia ere (alemanieraz, ingelesez, frantsesez, gazteleraz...); honekin batera, Zubitegiak autore guztiak zerrendatzen ditu eta beren bibliografiarekin batera; antzerki lanak beste espazio batean daude, eta, astero eguneratzen dena, kritika literarioen webgune bat, non euskal literaturari buruzko prentsan agertzen diren kritika guztiak biltzen diren.

Etorkizunerako, euskaratzen den literatura datubasea. Armiarma proiektu osoa ezinbesteko tresna bilakatzen da ikasketa filologikoak egiteko, euskal literaturaren lanak eta egileak ezagutzeko, beren ezaugarriak eta testuak, etab. Datu base oso bat da.

Más tarde, Garikoitz Fraga presentó su editorial Belleza Infinita, un trabajo que ve el libro como una pequeña pieza de arte visual y de contenido cultural. Un ejemplo de su concepción del formato libro son los cuadernos que ha lanzado. Cuadernos para dibujar o escribir, quién sabe, con renglones inclinados, que no cubren toda la hoja, que formas diseños geométricos sobre el papel, pero que no necesariamente siguen una única línea recta de principio a fin.

Por la tarde El Karma puso en escena una presentación que no desmerecía pese a que no hubo mucho público. Un proyecto autogestionado que ha logrado identificarse con la ciudad de Bilbao y llegar prácticamente a todos los rincones.

Iluntzean, mahai ingurua izan genuen. Lutxo Egia idazleak aurkeztu zuen mahai bat euskerari buruz eta ediziorako bide edo tresna berriei buruz hitz egiteko, batez ere blogak eta Internet. Berarekin Katixa Agirre idazle gaztea, Gorka Arrese Susaren editorea eta Jorge Jiménez Alberdania argitaletxearen arduraduna. Hasi ginen nola erabiltzen zuten idazle eta editoreek internet haien liburuak edo idatziak zabaltzeko, promozionatzeko, edo, besterik gabe, idazteko. Euskera gutxienen hizkuntza bat da baina presentzia badauka sarean. Argitaletxeetik internetek bi aurpegi ditu. Alde batetik, irakurleengana ailegatzeko biderik onena bezala ikusten da; hau, interneten liburak promozionatzen dira, informazioa zabaltzen da, liburu eta idazleari buruz, etab. Susaren kasuan, gainera, euren testuak on-line jartzen dituzte paperean ateratzearekin batera. Haientzat liburua testau zabaltzeko bide bat da, baina ez bakarra: sarea beste bat da. Gauza bat liburua da eta beste bat testua. Nahiz eta liburuak arauak, kosteak, salneurriak eta betse mugak izan, testua librea da, izan behar da, eta denon eskuragarri.

Beste alde batetik, Internetek bere bigarren aurpegia dauka: piratenena. Azken finean, liburuak industria batean parte hartzen du, liburugintza hain zuzen. Argitaratzeak kosteak ditu: idazlearen eskubidea, papera, inpresioa, komerzialatze prozesua... liburudenda, noski. Azkenean liburuak przioa dauka, tinko liburua eta bere agentak defendatzeko, baina hau dena klikan jartzen da norbaitek errespetatu ez duenean eta, pirataren giza, kopiatu eta bere aldetik saltzen duenean beste baten lana. Hau egiten da gaur, baina interneten badaude testuak, horrela, libre, errazagoa da. Dena den inor ez dago interneteren bidez liburuak zabaltzearen kontra, bere arauak betetzen badira.

Beste gauza bat da internet erabiltzea idazteko, bere lan propioa zabaltzeko. Honetan Katixak badauka esperientzia. Bere blogean, eta eibar.org sarearen inguruan idazten dutenek, euskal literaturai buruz eritiziak eta komentarioak botatzen dituzte, euren idatzien berri ematen dituzte eta euren testuak konpartitzen dituzte. Dena den, ez da gauza bera idatzi edo irakurri interneten, edo euskarri elktroniko batean. Pantailetan irakurtzeak, momentuz behintzat, deseroso ematen du, eta liburua plazaratzean, papera nahiago du Katixak. Internet, honetan, komunikabide bihurtzen da, liburua zabaltzeko, komentatzeko eta irakurleekin mintzatzeko. Baina ez argitaratzeko.

Azken eztabaida, nik jarraitu ezin izan nuena, independiente hitzari buruzkoa izan zen liburuaren munduan. Nor da idependientea edizioan? edo idazkeran? Zer da independientea izatea? Ezaugarri bereziak ditu? Zer esan nahi du hitz honek? Batzutan sigilu, etiketa besterik ez dela dirudi, prestigio gehiago hartzeko, agian. Bestetan profesionaltasuna zalantzan jartzeko erabiltzen da, besteen kontra. Gorkak bere definizioa dauka eta nahiz eta editoriala txikia izan, industrigintzaren kanpoan egon eta kriterio ekonomizista ez euki, ez du independiente honen esanahia onartzen. Berarentzat, independiente da Elkar moduko enpresa, nahiko potentziarekin nahi duena egiteko, plazaratu. Jorgek, bestaldetik, onartzen du editorial industriala izatea, liburugintzan sartuta eta interes ekonomiko argi batekin: berak liburuak argitaratzen ditu bere bizibidea delako. Dena den, independientea ere bada. Beraz, argi dago hitz honek ez daukala esanahi garbia edo bakarra. Eztabaida hutsa izan litzateke hau, baina ez da haina. Azken finean liburuaren industrian kriterio ekonomikoak bakarrik gidatzaileak badira, liburu eta idazle asko akabo izango dira, eta zer esan liburudenda askoz. Sormen kulturalari buruz ari gara honekin, eta baita sormenerako libertadeaz.

0 comentarios